Antolatzaileek zehaztu dutenez
“berdintasuna eta ikuskizuna” izan ziren nagusi zapatu arratsaldean jokatutako bi finalerdietan. Pelotazale asko hurbildu ziren Miruaitzera, eta bi kiniela ikusgarriz gozatu ahal izan zuten. Irabazleek
abenduaren 16an 18:00etan Markina-Xemeingo
Uni pilotalekuan jokatuko diren finaletarako txartelak lortu zituzten.
Jaialdiko lehen finalerdia Eduardo Agirre eta Aratz Mendizabal, Clement Garcia eta Hugo Ibar eta Thomas Urrutia eta Maxime Berdoulayk osatutako gazte mailako bikoteek jokatu zuten.
Hasiera oso berdindua joan zen, baina gorriek jarraian lortutako zazpi punturi esker markagailuan aldentzea lortu zuten; behin ihes eginda, jaun eta jabe izan ziren Agirre eta Mendizabal. Tolosarrak eta
mutrikuarrak osatutako bikoteak lan aparta egin zuen, eta bereziki eskertu zuten herriko zaleen laguntza. Azkenean,
Agirrek eta Mendizabalek 25 tanto, Garcia eta Ibarrek 15 eta Urrutia eta Berdoulaik 13 lortu zituzten. Zapatuan jokatuko den finalean Theo Etxegarai eta Danel Mandiola izango dituzte aurkari Uni frontoian.
Gazteen mailako finalerdia. Argazkia: Danok Bat
Bigarren finalerdia ere, nagusiena, espero bezain estua izan zen. Antxon Alberdi eta Mikel Manzisidorrek osatutako bikoteak lehia estua eduki zuen Ekaitz Mendizabalek eta Zugaitz Sallaberrik osatutakoarekin, nahiz eta Ibai Iturrino eta Jon Ibarluzea izan ziren markagailuan aurrea hartu zutenak partida hasieran. Partidaren azken uneetara bikote beltza eta gorria iritsi ziren nor baino nor, eta Alberdik eta Manzisidorrek bost puntuko aldea lortu eta 23 tantotara heltzea lortu zuten arren,
Mendizabal-Sallaberri bikoteak zazpi puntu jarraian eginda markagailua irauli eta finalerdia irabaztea lortu zuen; Alberdi eta Manzisidor 23 tantotan geratu ziren eta Iturrino eta Ibarluzea 12tan. Garaipenari esker,
Julen Iriondo eta Edu Susoren aurka jokatuko dute zapatuan finala Sallaberrik eta Mendizabal mutrikuarrak.
Helduen mailako finalerdia. Argazkia: Danok Bat