Aurrerako jokalariak gola ospatzen barikuan.
Eguaztenetik zapatura jokatu den jardunaldia izan da azkena eta ez ditu emaitza onegiak utzi Lea-Artibai eta Mutrikuko nagusien futbol taldeentzat.
Aurrera izan zen garaipena lortu zuen talde bakarra, 4-2. Hasiera hasieratik nagusiti zitzaien Loiuri Zaldupen.
Iraitz Larrañagak zabaldu zuen markagailua hirugarren minutuan, eta atsedenaldia iritsi baino lehen
Iosu Muiñosek egin zuen 2-0ekoa. Aldageletatik igaro ostean
Julen Fernandezek baloia loratuta eta
Jesus Ojedak atezaina azean lagata egin zituzten beste bi golak. Loiuk azken 10 minutuetan egin zituen markagailuan hurbiltzeko balio izan zien bi golak.
Jokatzen lehena
Lekeitio Futbol Taldea izan zen. Gallartan aritu ziren Mikel Badiolak zuzendutako mutilak eguaztenean eta 2-2 berdindu zuten.
Iban Andonegik egin zituen puntu bat eskuratzeko balio izan zuten bi golak. Zazpigarren postuan geratu dira lekeitiarrak, igoerako postuetatik lau puntura.
Lekeitio Futbol Taldearen hamaikakoa Gallartan. Argazkia: Leartigol
Berriatukok ere eguaztenean jokatu zuen baina bururik ezin altxata jarraitzen dute Erketz Azkueren mutilek. Ez zeukaten partidu erreza Ibarran, sailkapeneko burua den Abadiño baitzeukaten bisitari. 0-3 amaitu zen partidua eta jaitsiera postuetan jarraituko dute berriatuarrek. Apurka-apurka puntuak batzen ari dena
Artibai Futbol Taldea da. Sailkapenean beraiek baino 3 puntu gehiago dituen Amorebieta B taldeari egin zioten bisita, eta partidua golik gabe amaitu zen. 13. sailkatuak dira orain markina-xemeindarrak 11 puntugaz.
Mutriku Futbol Taldeari dagokionean mutilek ezin izan zuten punturik batu San Migelen Zarautzen aurka. Duela gutxi berriz ere taldearekin jokatzen hasi den
Eritz Egiak markagailuan aurretik jarri bazituen ere, zarauztarrek markagailua irauli zuten eta 1-2 irabazita puntuak eraman zituzten Mutrikutik.
Nesken taldeak ez zuen jokatu asteburu honetan, atsedenaldia egokitu baizitzaion.
Mutriku Futbol Taldeko mutilen hamaikakoa Zarautzen aurka. Argazkia: Leartigol