Mendien Nazioarteko Egunarekin bat eginez antolatu du
Euskal Kostaldeko Geoparkeak mendi ibilaldia. Geoparkeko mendien sorrera ezagutzera emateko.
09:00etan Itziarko plazatik abiatu eta Lasturren amaituko da ibilaldia, bertako tabernan mokadutxo bat eginez. Bidean,
Arbil mendiaren balkoian egingo dute lehenengo geldialdia, Lasturko bailara karstikotik jaitsiko dira, eta, azkenik, autobusez egingo dute buelta Itziarrera. Aukera ezin hobea izango da Geoparkearen eraketa geologikoa ulertzeko,
Andutz edota
Arno mendien osatze-prozesuak ezagutzeko edota Lasturko bailara ezkutua deskubritzeko. Antolatzaileek
4 orduko txangoa izango dela aurreratu dute, 6,6 kilometroko luzerako ibilbidearekin eta 269 metroko desnibelarekin.
Parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da aurrez, 94-319 24 52 (
Debako Turismo Bulegoa) telefono zenbakira deituta edota
turismo@geoparkea.com mezua bat idatzita.
2003.urtean Nazio Batuen Erakundeak Nazioarteko Mendien Eguna ezarri zuen. Mendiek daukaten garrantzia aldarrikatzeko aukera ezin hobea izaten da, mundu osoan eta baita ere Euskal Herrian.
Arbil mendiaren tontorra. Argazkia: Geoparkea.