Urte amaieran oraindik udan martxan jarritako kanpainari eutsi nahi dio Odolkideak elkarteak, eta odola ematearen premia nabarmendu du abenduan ere. Hala, odola emaileei solidario izaten jarraitzeko deia egin die, eta odola batzeko autobusa Lea-Artibain egongo dela jakinarazi du.
Ondarroan egongo da gaur [abenduak 12] odola batzeko autobusa, eta Markina-Xemein eta Lekeitiora ere helduko da datozen egunetan. Goiz edo arratsaldez, Lea-Artibaiko kostako herri horietan izango da, abenduaren 29a bitartean.
Emaile gehiago. Odol emaileen kopuruak gora egin du 2017. urtean, eta datuak positiboki baloratu zituen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak udan. Izan ere, batutako datuen arabera, 2017ko lehenengo hiruhilabeteetan % 4,3 hazi zen emaileen kopurua, 2016ko epe beragaz alderatuta.
Jon Darpon sailburuak emandako datuen arabera, 2017ko urtarriletik ekainera bitartean
3.256 odol emaile berri zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Kopuru hori 2016an epe berean lortu zituzten emaile kopurua baino handiagoa dela ere azpimarratu zuen; 2016ko lehen seihilabetean 2.749 baitziren emaile berriak.
Autobusa, herriz herri:
- Ondarroa (abenduak 12). Itsasaurre pasealekuan (17:00-20:30).
- Markina-Xemein (abenduak 20). Plazabarripean (09:45etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era).
- Lekeitio (abenduak 29). Anbulatorioan (17:00-20.30).