Toki garapena izango dute hizpide Ispasterren
Ekai Center Fundazioaren eskutik, Toki garapena etorkizunera begira izenburupean hitzaldi-solasaldia egingo dute barikuan [abenduak 15] Ispasterko Iñigo Egiluz aretoan.
17:30ean hasiko da saioa, eta aurreratu dutenez, udal eta eskualde zehatzen kasuak aztertuko dituzte. Adrian Zelaia, Maddi Iregi, Amaia Ruiz de Gauna eta Joseba Bergaretxe ariko dira hizlari lanetan.
Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Izan ere, azaldu dutenez, ez da adituentzako ekitaldia izango, interesa duen edonorentzat baizik. Gaia aurkeztegaz batera, bertaratzen direnenen zalantzak argitu eta ekarpenak jasoko dituzte.