Lekeitioko institutua hustu dute gas isuriagatik
Lekeitioko Iturriotz institutua hutsarazi dute gaur goizean [abenduak 13] gas isuria dela eta. Gasak ez du kalterik eragin, eta teknikariak ihesaldia konpontzen aritu dira.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:30ak aldera gertatu da isuria, Larrotegi auzoan dagoen Lekeitio BHI institutuan, Iturriotzen. Berehala hutsarazi dute eraikina eta jadanik arazoa konponduta dagoela azaldu dute.
Institutuko eraikinaren kanpoaldean gertatu da gas propanoaren isuria, eta ez da kalteturik egon. Esan dutenez, inork ez du ezer arnastu.