Larak
Handia filmagatik lortu du izendapena. Ez da izan hori
Handia-k 2018ko
Goya sarietan izan duen izendapen bakarra. Guztira, hamahiru izendapen jaso ditu, besteak beste, film onenarena, zuzendari onenarena (Aitor Arregi eta Jon Garaño) eta aktore errebelaziorik onenarena (Eneko Sagardoi).
Markina-xemeindarrak hainbat filmetan parte hartu du jantzien diseinuetan, adibidez,
Sol Cantaros eta
Operacion Concha.
Handia filmean taldearen arduraduna izan da. Euskal produkzio gehiagotan ere parte hartu du jantzien disinuetan;
Igelak,
Loreak,
80 egunean,
Lasa y Zabala eta
Urte berri on, amona!.
Beste hiru filmekin batera izendatu dute
Handia jantzien diseinurik onenaren sarirako: Abracadabra, La librería eta Oro.
Otsailaren 3an izango dira
2018ko Goya sariak, Madrilen (Espainia).