Toki garapena izango dute hizpide etzi, Iñigo Egiluz aretoan
Ekai Center Fundazioaren eskutik, Toki garapena etorkizunera begira izenburupean hitzaldi-solasaldia egingo dute barikuan, Ispasterko Iñigo Egiluz aretoan.17:30ean hasiko da saioa, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, udal eta eskualde zehatzen kasua...
17:30ean hasiko da saioa, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, udal eta eskualde zehatzen kasuak aztertuko dituzte Adrian Zelaia, Maddi Iregi, Amaia Ruiz de Gauna eta Joseba Bergaretxe hizlariek.
Antolatzaileek parte hartzera animatu nahi izan dituzte herritarrak. Izan ere, azaldu dutenez, ez da adituentzako ekitaldia izango, interesa duen edonorentzat baizik.
Gaia aurkeztegaz batera, galdera-erantzunen tartea ere edukiko dute. Hau da, bertaratzen direnen zalantzak argitu eta ekarpenak jasoko dituztela jakitera eman dute.