Basogintza izango dute hizpide bihar, Natxituko Bolatokian
Eako Udalak eta Ekai Center Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz antolatuta, Basogintza hitzaldia eta elkarrizketa saioa egingo dute bihar, 19:00etan hasita, Natxituko Bolatokian.Maddi Iregi eta Amaia Ruiz de Gauna izango dira hizlariak, et...
Maddi Iregi eta Amaia Ruiz de Gauna izango dira hizlariak, eta Joseba Bergaretxek eta Adrian Zelaiak parte hartuko dute elkarrizketan.
Ean eta inguruan basogintzan eragina duten arauak, problematikak eta proposamenak batu dituzte, eta bilketa lan horren aurkezpena egingo dute Natxituko Bolatokian.
Herritar guztientzat
Hala, zehaztu dutenez, ez da adituei zuzendutako saioa izango, interesa duten herritar guztientzat baizik, eta, horregatik, herritarrei bertaratzeko gonbita luzatu diete.
Beraz, esate baterako, basojabeentzat, basogintzan dihardutenentzat zein basogintzaren inguruko enpresa edo bestelako erakundeentzat ekitaldi interesgarria izango dela adierazi dute antolatzaileek.