Lekeitioko Iturriotz institutua hustu dute, gas isuri batengatik
Lekeitioko Iturriotz institutua hutsarazi zuten atzo goizean, gas isuri bat tarteko.Gasak ez zuen kalterik eragin, eta teknikariak ihesaldia konpontzen aritu ziren goizean.Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:30ak aldera gertatu zen isuria, Larro...
Gasak ez zuen kalterik eragin, eta teknikariak ihesaldia konpontzen aritu ziren goizean.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:30ak aldera gertatu zen isuria, Larrotegi auzoan dagoen Lekeitio BHI institutuan, Iturriotzen. Berehala hutsarazi zuten eraikina, eta jadanik arazoa konponduta dagoela azaldu dute.
Institutuko eraikinaren kanpoaldean gertatu zen gas propanoaren isuria, eta ez zen kalteturik egon. Esan dutenez, inork ez zuen gas mingarririk arnastu.