Ispasterko frontoia jolasleku erraldoi bihurtu zen asteburuan; goiz eta arratsaldez, parkea eduki zuten ume eta gaztetxoek. Puzgarriak eta ohe elastikoak izan zituzten aukeran salto eta salto egiteko. Lau puzgarriak eta hiru ohe elastikoak bete-beteta ...
Ispasterko frontoia jolasleku erraldoi bihurtu zen asteburuan; goiz eta arratsaldez, parkea eduki zuten ume eta gaztetxoek. Puzgarriak eta ohe elastikoak izan zituzten aukeran salto eta salto egiteko. Lau puzgarriak eta hiru ohe elastikoak bete-beteta egon ziren, eta ilaran, zain, txanda noiz tokatuko urduri egon ziren umeak. Goizez eta arratsaldez gozatu zuten bertan batzuek, oinutsik, aukera paregabea aprobetxatu nahian. Kanpotik ere entzuten zen frontoi barruko irri eta farra. Argazki galeria ikusteko: lea-artibaietamutriku.hitza.eus