Portugaleteko ergometro proban egongo dira Isuntzako arraunlariak
Isuntzako arraunlari gazteek domekan Portugaleten egingo duten ergometro proban parte hartuko dute. Zubi-Alde kiroldegian lehiatuko dute I. Indoor estropada domekan, 10:00etatik 14:00etara.11 urtetik gorako gazteei zuzendutako proba zortzi kategoriatan...
11 urtetik gorako gazteei zuzendutako proba zortzi kategoriatan banatuko da. 11-12 urteko gazteek minutu batean egin beharko dute arraunean ergometroan, 13-14 urteko gazteek bi minutu, 15 eta 18 urte bitartekoek 1.000 metro, eta nagusiek, berriz, 1.609 metro egin beharko dituzte.
Isuntza Arraun Elkarteko ordezkariek adierazi dutenez, horrelako bidaiak beharrezkoak dira, gazteek ondo baloratzen dituztelako. «Ondo pasatzeagaz gainera, entrenamendu serio modura hartu eta irudi on bat ematea da helburua».
Guztira, Isuntza Arraun Elkarteko hogei mutilek parte hartuko dute proban.