Isuntzak bost domina lortu ditu Portugaleteko I. Ergometro indoor estropadan

Isuntza Arraun Elkarteko gazte mailako neska-mutilak bost domina lortuta itzuli ziren domekan [abenduak 17] Lekeitiora. Peio Mujikak urrezko domina lortu zuen txikien mailan eta Arkaitz Gezuragak eta Maddi Aboitizek aldiz, brontzezkoa. Kadete mailako arraunlariek ere eraman zituzten Portugaleteko I. Ergometro indoor estropadako dominak. Marcos Chirutek zilarrezko domina irabazi zuen eta Igor Zabalak brontzezkoa.

Isuntzako arraunlariak eta entrenatzaileak Portugaleteko ergometro indoor estropadan. Argazkia: Isuntza

Isuntzako arraunlariak eta entrenatzaileak Portugaleteko ergometro indoor estropadan. Argazkia: Isuntza

Isuntza Arraun Elkarteko ordezkariek zehaztu zutenez, helburua guztiz beteta itzuli ziren herrira. “Arraun elkarte modura pozik eta indartsu gatoz, arraun elkarterako beste bost domina eskuratuz eta gazte mailetan guztiek eguneroko entrenamenduan erakusten duten gogoari eta ilusioari indar gehiagoz erantzuteko konpromisoz eta erantzukizunez”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend