Sarek antolatuta,
Prest gaude. Giza eskubideak, konponbidea eta bakea lelopean egingo da zapatuan [urtarrilak 13] manifestazioa Bilbon. Eta hara joateko autobusak antolatu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Manifestazioa 17:30ean hasiko da, Casillatik.
- Etxebarria: Ohiko lekuetan eman behar da izena; zapatuan 15:30ean aterako da autobusa, Olaia aurretik.
- Lekeitio: Elkartasun dendan edo Galarrenan eman behar da izena. Autobusa 15:30ean aterako da. Mandaskatik.
- Markina-Xemein: hilaren 11rako eman behar da izena, Alarabin edo Txokoan.
- Mutriku: Zubixan eman behar da izena. Autobusa 16:00etan aterako da, biribilgunetik.
- Ondarroa: Anaitasuna edo Kulixkan eman behar da izena. Autobusa 15:30ean aterako da, Zaldupetik. Bestalde, Ondarroako Ernaik Gazte Autobusa antolatu du: Anaitasunan, Kulixkan edo Gaztetxean izena eman behar da; ernaiondarru@gmail.com helbidera idatzita ere izena eman ahal da (posta elektronikoa idazterakoan zenbat leku erreserbatu nahi diren zehaztu eta izen bat eman behar da).