Ipuin kontalariaren saioa egongo da Aulestin, barikuan
Ez da ohiko ipuin kontalari saioa izango. Izan ere, Irene Alkiza eta Iñaki Santos ipuin kantalariak dira eta Non da elefante gorria? izeneko emanaldia eskainiko dute Udal liburutegian.
17:30ean hasiko da haur eta gaztetxoei zuzendutako saioa. Oihana antzezlaneko protagonistak safari batean bizi dituen nondik norakoak kontatuko dituzte.
Alkiza eta Santos ipuin kantalariek emozioen ezagutza lantzea dute helburu, ipuinen ohiturati eutsiz. Diotenez, abestien laguntzaz bide egokia aurkitu dute nahi dituzten amozioak lantzeko: frustazioa, beldurra, haserrea edo konfidantza.
Non da elefante gorria? antzezlanak, Antzezmotzeko bigarren saria lortu du, eta euskarazko obrarik onenari eta emakumezko antzezle onenari sarietarako ere izendatua izan zen.