Itsaso txarra dagoenean arduratsu jokatzeko eskatu du Mutrikuko Udalak

Nabarmendu dute ezinezkoa dela kostaldeko eremu guztia ixtea, eta seinaleak errespetatzeko daudela esan du alkateak

Lehenengo, “dolumin sentikorrenak eskaini eta elkartasuna adierazi” nahi izan dizkiete iragan asteko istripuan zendutako bi pertsonen senideei. Edozein debeku edo mozketa egonda ere, lehentasuna arduratsu jokatzeak daukala gogorarazi du Mutrikuko alkate Jose Angel Lizardik. Esan dute ohikoa dela alerta laranja ezartzen denean jendea ibili ohi den eremuak ixtea, baina kontuan hartu behar dela ezinezkoa dela kostaldeko eremu guztia ixtea. Gaineratu dute herritar gehien ibiltzen diren eremuak edota iristeko zailak diren bideak itxi izan dituztela orain arte, eta “itsasora ematen duten gune guztiak itxi eta kontrolatzea ezinezkoa” dela.

Ondarbeltzeko hondartza aurrean dagoen moila, itsas denborale batean.

Ondarbeltzeko hondartza aurrean dagoen moila, itsas denborale batean.

Hemendik aurrera itsas denboraleagatik alerta laranja dagoen bakoitzean zein inguru itxiko dituzten zehaztu nahi izan du alkateak: Ondarbeltzeko sarrera eta hango moila (urtarrilaren 3ko ezbeharra gertatu zen moila), Arbe inguruan dagoen surflarien guneko sarrera, herriko hondartza eta dikerako pasabidea, hirugarren hondartza, Saturrarango hondartza eta nudisten gunea.

Gehitu du “konturik zailena” jendeak askotan seinaleak errespetatzen ez dituela dela, eta sarrera debekatutako guneetan sartu egiten dela, “horrek sortzen duen arriskuarekin”. Amaitzeko, jendeari eskari zuzena egin nahi izan dio Lizardik: arduratsu eta zuhurtziaz joka dezala itsaso zakarra dagoen egunetan, eta arriskuak saihesteko jarritako neurriak errespeta ditzala.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend