Hitzarmena berritzearen helburu nagusia
Debabarrenean enpresa berrien sorrera sustatzen jarraitzea da. Eskualdeko ekintzaileei enpresa-proiektu berriak martxan ipintzen lagunduko die hitzarmenaren bitartez,
finantziazio bideak errazagoak eta hobeak izatea ahalbidetuz. 2016ko abenduanĀ Juan Angel Balbas Debegesaren zuzendari nagusiak eta Juan Mari Osteriz Laboral Kutxako arduradunak banketxeak Eibarren daukan bulegoko zuzendariarekin batera sinatu zuten hitzarmena berritu dute horrela.
Debegesa eta Laboral Kutxaren arteko hitzarmena sinatzen, 2016ko abenduan. Argazkia: Debegesa
Debegesa agentziako
ekintzailetza arloak finantziazioa erraztu nahi die ekintzaile berriei, eta akordioari esker euren bideragarritasun plana Debegesarekin batera egiten duten ekintzaileek finantziazio hori lortzerako orduan
baldintza hobeak edukiko dituztela esan dute. Erakunde finantziarioarekin berritutako hitzarmenaren baitan hainbat produktu daude sartuta, denak ere enpresa berriak sortzera bideratuta: mikro-maileguak, kreditu kontuak, gazteei zuzendutako maileguak eta abar. Horrez gain, enpresei finantzaketa errazteko asmoarekin Laboral Kutxak
elkarren bermerako sozietate nagusiarekin ere hitzarmena sinatuta daukala gogora ekarri dute.
Debegesako eta Laboral Kutxako ordezkariek bi erakundeek
eskualdearen garapen ekonomikoarekin eta enpresa berrien sorrera bultzatzearekin daukaten konpromisoa nabarmendu nahi izan dute.
Debegesako arduradunek 943-82 01 10 telefonoa eta
ekintzaile@debegesa.eus helbidea jarri dituzte erabilgarri informazio gehiago jaso nahi duten ekintzaileentzat.