17. etapa Getxon hasiko da eta Oiz mendiko
Bizkaiko Begiratokian amaitu. Irailaren 12an jokatuko da, eguaztenean eta
166,4 kilometroko etapa izango da. Itzulia Malagan hasiko da abuztuaren 25ean eta Madrilen amaitu irailaren 16an.
Lea-Artibai eskualdean hurrengo ibilbidea edukiko du: Busturialdetik etorriko da eta Munitibar, Aulesti, Lekoitz-Gane, Gontzegaraigane eta berriz ere Munitibar igaroko ditu, gero Oiz mendian amaitzeko. Etaparen aurkezpena gaur egin dute Bilbon eta azaldu dutenez Espainiako itzulian inoiz eman ez den amaiera edukiko du. Guztira
3.000 metroko desnibela izango du etapak eta puntu batzuetan %17 eta %18rainoko maldak egongo dira. Antolatzaileen esanetan etaparen
amaiera “lehergarria” izango da txirrindularientzat.
Aurkezpenean Roberto Laiseka txirindulari ohia, Espainiako itzuliaren zuzendari nagusi Javier Guillen, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Imanol Landa Getxoko alkatea eta Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Diputatua egon dira.
Ezkerretik eskumara: Laiseka, Guillen, Rementeria, Landa eta Pradales, gaurko aurkezpenean. Argazkia: La Vuelta