IƱaki Errastiren mutilak izan ziren azkarrenak atzo [urtarrilak 14] goizean jokatu zen aurredenboraldiko estropadan. Portugaleteko San Nikolas Jaitsiera jokatu zen seigarren aldiz Ibaizabaleko uretan eta
Ondarroak 19 minutu eta zazpi segundo behar izan zituen ibilbidea burutzeko. Bigarren sailkatua
Isuntza izan zen, ondarrutarrengandik 19 segundora eta hirugarrena, berriz, Kaiku, 19:40ko denboragaz.
Ondarroako arraunlariak estropada amaitu eta gero, banderagaz. Argazkia: Ondarroa AE
Ondarrutarrek aitortu zuten urteari
“hasiera polita” eman diotela eta atzoko garaipenak indarrak emango dizkiela negu gogorrari aurre egiteko.
Nesken mailan
Lea-Artibai traineruak parte hartu zuen. Bosgarren postuan sailkatu ziren 15 minutu eta 37 segundoko denbora eginda, azkarrena izan zen Arraun Lagunak taldearengandik 42 segundora.