Urtarrileko lehen egunetan egin zen ofiziala Iruretak
Miguel Angel Portugal entrenatzaile espainiarrak Indian entrenatzen duen
Delhi Dynamos taldean jokatuko zuela, bertako Super Ligan. 2017ko irailaren 1ean utzi zuen bere azken taldea, Espainiako bigarren mailan jokatzen duen
Real Zaragoza.
Irureta
min hartuta dago orain eta ezin izan zuen bere taldeak atzo [urtarrilak 14] Bengaluru taldearen aurka 2-0 irabazi zuen partiduan parte hartu. Aurreko neurketan sarrera gogor bat egin zioten eta min dauka hankan. Medikuek atseden hartzeko eta atzoko neurketa ez jokatzeko gomendatu zioten. Sare sozialen bidez esan du espero duela bere zelaian eta bere zaletuen aurrean jokatzera laster itzultzea.
Hurrengo neurketa Jamshepdur taldearen aurka jokatuko dute domekan, Euskal Herrian 13:00 direnean (bertako 17:30ean). Sailkapeneko azken postuan dago Iruretaren taldea 7 puntugaz.
Irureta partidu batean. Argazkia: Delhi Dynamos