Lehia dotoreekin hasi da Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketa
Domekan hasi zen jokoan Lekeitioko trinketean XIII. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketa. Hasieratik erakutsi dute parte hartzaileek aurtengo txapelketa ere lehiatua izango dela. Hala, hiru partida dotore ikusteko aukera egon zen.Pradera mallabiarra et...
Pradera mallabiarra eta Gandiaga berriatuarra 30 eta 25 nagusitu ziren Kaltzakorta gizaburuagarraren eta Arrate lekeitiarraren kontra jokatu zuten goi- zeko lehenengo partida ikusgarrian. Galtzaileak aurretik ibili ziren lehen hamarrekoan, joko gehiago erakutsiz. Baina Praderak sakea berreskuratu eta aukera aprobetxatzen jakin zuen. Hala, ligaxkako lehen puntua eskuratu zuten Praderak eta Gandiagak.
Laka falta zenez, Arratek hartu zuen haren lekua bigarren norgehiagokan, eta nahiz eta hasieran oreka mantendu, txapelketako beteranoena, 64 urteko Astigarraga jaun eta jabe izan zen. Hala, Astigarragak (Deba) eta EgaƱak (Mendaro) 30 eta 17 irabazi zieten Moral eta Arrate lekeitiarrei. Astigarragaren sake neurtuak eta esker aireko erremateak izan ziren gakoa, eta galtzaileek ez zuten gehiago egiteko aukerarik eduki.
Telleria (Mallabia) eta Conde (Elgoibar) iazko txapeldunek ez zuten arazorik eduki goizeko hirugarren partida aurrera ateratzeko. Telleriak bere jokoa egin zuen, sakez edo errestoagaz, eta Jaunarena (Garzaron) nafarra aurrean nahasten ahalegindu zen arren, ez zuen aurre egiterik lortu.