Demikuko martxa egin gura dutenek zabalik dute izena emateko epea
Otsailaren 11n egingo dute martxa. Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da, eta dortsalak soberan egonez gero, proba egunean ere eman ahalko da izenaDemikuko XI. Mendi martxa otsailaren 11n izango da aurton. Lekuak mugatuak direnez, aurretiaz...
Otsailaren 11n egingo dute martxa. Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da, eta dortsalak soberan egonez gero, proba egunean ere eman ahalko da izena
Demikuko XI. Mendi martxa otsailaren 11n izango da aurton. Lekuak mugatuak direnez, aurretiaz izena ematea gomendatu dute antolatzaileek, eta horretarako azken eguna otsailaren 9a izango da.Izena emateko demikumartxa@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da. Mezu horretan parte hartzaile bakoitzak izen-abizenak, herria, nortasun agiri zenbakia, gizona ala emakumea den, telefonoa, posta elektronikoa eta ibilbide luzea edo laburra egingo duen zehaztu beharko du.
Dortsalak soberan geldituko balira, mendi martxaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo litzatekeela esan dute antolatzaileek.
Luzea eta laburra
Aurrekoetan bezala, bi ibilbide egongo dira aukeran: luzea 25 kilometrokoa eta laburra 12 kilometrokoa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 300 lagunek parte hartuko dute ibilbide luzean, eta, 100 lagunek, berriz, laburrean.
Ibilbide luzea helduei zuzendutakoa da, eta laburrean umeek ere parte hartu ahalko dute. Bi ibilbideetako parte hartzaileak Demiku auzoko baseliza aurretik aterako dira. Ibilbide luzea 08:30ean abiatuko da, eta laburra, berriz, 10:00etan.
Honakoa izango da ibilbidea: Demiku-Katilotxu-Montemoro-Busturia-Paresi-Sollube-Demiku. Ibilbide guztia seinalatuta egongo dela azaldu dute. Eta inor ez galtzeko, bidean antolatzaileak eta motodun laguntzaileak egongo dira.
Kontrol mahaia, baselizan
Kontrol mahaia, urtero legez, Demikuko baselizan jarriko dute, eta martxa hasi aurretik parte hartzaileek derrigorrezkoa izango dute hara joatea zenbakia hartzeko. Aldez aurretik abisatuta, arropak edo motxilak gordetzeko aukera edukiko dute.
Demikun ibilgailuak aparkatzeko lekurik ez dagoela eta, parte hartzaileei oinez joateko deia egiten diete antolatzaileek, Bermeotik Demikura 1,5 kilometroko distantzia baino ez dagoela gogorarazita.