Domekan Santa Ageda prestatzeko lehen entsegua egingo dute
Ohitura legez, otsailaren 4an Santa Ageda kantak abestera aterako dira hainbat eta hainbat herritan. Beste urte batez, mendexarrek ere ez diote tradizioari hutsik egingo, eta Santa Ageda bezperako kantaldia behar den moduan prestatzeko bi entsegu eging...
Lehen entsegua domekan (urtarrilak 21) izango da elizan, 12:30etik aurrera. Eta hurrengo domekan (urtarrilak 28) ere leku eta ordu berean elkartuko dira.
Otsailaren 4an, ume, gazte zein helduak ariko dira auzoz auzo abesten.
Hirugarren Adinekoen Elkarteak jakitera eman duenez, entseguetan erabakiko dute Santa Ageda bezperako ordutegia. «Normalean goizez ateratzen gara, baina aurten domeka denez baliteke goizez eta arratsaldez ateratzea. Entseguetan denon artean erabakiko dugu».
Santa eskean batzen duten dirua «herriko beharrizanetarako» izango dela zehaztu dute.