Sahararrentzat elikagaiak batzen hasi dira aste honetan Aulestin
Aurreko urteetan egin legez, Aulestiko Udalak Saharara bidaltzeko janari bilketa antolatu du oraingoan ere.Jakitera eman duenez, gailetak, kakao hautsa, umeentzat esne hautsa, indabak, garbantzoak, lentejak, arroza, azukrea eta konpresak behar dituzte ...
Jakitera eman duenez, gailetak, kakao hautsa, umeentzat esne hautsa, indabak, garbantzoak, lentejak, arroza, azukrea eta konpresak behar dituzte batez ere.
Ekarpena egin nahi duten herritarrek ohiko lekuetan utzi behar dituzte: udaletxean, Urregarai Herri Eskolan eta Josune edota Kantoko dendetan.
Astelehenean hasi zuten bilketa, eta otsailaren 2ra arte jasoko dituzte elikagaiak.