Bizkaiko Zaldi Proba Txapelketa erabakiko da astelehenean, Etxebarriko probalekuan. Erakustaldia emanda, Aulestiko probalari bi heldu dira finalera:
Koba eta
Maider Uriarte. Hirugarren sailkatua Gamiz-Fikako
Torrontegi izan da.
Finalaren aurretik, bederatzi probalekutatik igaro dira parte hartzaileak, eta hamabik puntuatu dute. Aulestin hasi zuten txapelketa, eta MaƱu, Berango, Nabarniz, Getxo, Ispaster, Etxebarria, Urduliz eta Munitibarko probalekuetatik igaro ostean, puntu gehien eskuratzea lortu dute Lea-Artibaiko eta Mungialdeko abereek, eta hiruren arteko lehia ikusgarria espero da finalean.
Aulestiko Koba da Bizkaiko Txapelketako finalistetako bat.
21:00etan hasiko da norgehiagoka, eta ohi bezala, ordu erdian ahal beste untza osatu beharko dituzte zaldiek, Etxebarriko 800 kiloko harriari tiraka.
Finala Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatu du Etxebarriko Udalagaz batera, eta federazioko epaileek kontrolatuta egongo dela jakitera eman dute.
Sariei dagokionez, manta, txapela eta garaikurra izango ditu irabazleak.