Jose Ramon Aranberria
Ondarru Gernika bataloiko gudaria izan zen; 1945ean, Frantzian nazien aurka aritu zen borrokan, eta Matxote ere deitzen diote edo zioten gerra garaian.
Frantziako Pointe de Graven aritu zen nazien aurka, Bordele aldean, 20 urte zeuzkala. 1946an Parisera joan zen bizitzera, eta handik Euskal Herrira itzuli zen, Getariara. Han bizi izan zen harrezkero. 2015eko urriaren 7an, Gernikan omenaldia egin zioten, Gernika gudarostean borrokatu zutenekin batera. Ekitaldi hartan zera esan zuen: “Nik bizi izan nuena oso gogorra izan zen”. Frantzia naziengandik askatzeko azken borrokaldi hura Gernikako ekitaldian aipatu ez izanak harrituta utzi zuen Aranberria. “Ni han izan nintzen, batzuk hil egin ziren, eta beste batzuk zauritu, borrokan”. Gernikan gudarosteari egindako omenaldian, denak gogoan zituela esan zuen Aranberriak.
Aranberria Getarian hil da, 92 urterekin.
Jose Ramon Aranberria, Gernika gudarostearen omenaldian