Ehun urteko merkataritza establezimenduentzako sari berezia eman dio Bilboko Ganberak 1876 urtean sortu zen dendari.
Lucia Larrinagak darama dendaren ardura gaur egun; Maria Encarnacion Gomez herenamonak ireki zuen denda
1876 urtean eta belaunaldiz belaunaldi iritsi da beregana.
Casa Pepa denda dagoen eraikina urteurreneko apaingarriagaz.
Maria Encarnacion Gomez emakume ekintzailea izan zen. Kantabriako (EspaƱa) Valles Pasiegos eskualdetik abiatuta, herriz herri ibili zen kinkila saltzen Markinan geratzea erabaki zuenera arte. Denda alokatu egin zuten hasieran, eta 1890. urtean erosteko aukera izan zuen. Familiak, Lekeition eta Urberuagako bainuetxean ere dendak alokatzen zituzten salmentarako.
Bere amaren partetik ailegatu zaio denda Lucia Larrinagari. Pilotari batekin ezkondu eta AEBra joan zen lehenengo ama, eta gero Madrilen ere bizi izan ziren. Markina-Xemeinera bueltan dendaren kargua hartu zuen berriz amak, bere osaba-izekoen eskutik. Lucia Larrinagak, honez gero, 30 urte bete ditu dendan.
Lehiaketa berean, Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomikoa eta Lehiakortasuna sailak ematen duen Sormenari Saria Markina-Xemeingo Arriaga Euskal Artisautzak irabazi du.
HONEKIN LOTUTA: Bizkaiko Erakusleiho sortzaileenaren saria, Jose Pablo Arriagarentzat