Ondarroako
gazte talde bat da martxan jarri eta santa eskea egiteko ohitura berreskuratu nahi izan duena. Beraien esanetan, “ohitura horrek azken urteetan herrian
edukitako galera ikusita”, tradizioa berreskuratzea erabaki dute; horretarako batu egin direla esan dute.
Ondarroako Garraxika elkarteko kideak, iazko Santa eskean
Santa eskean ateratzeko
ohitura berreskuratu nahi dute, baina ez edozein modutara. Ideia batzuk aipatzearren bertsolariekin edo trikitilariekin ateratzea aipatu dute. Hori guztia pentsatzeko eta erabakitzeko
martitzenean (urtarrilak 23) batuko dira 19:00etan Gaztetxean.
Herritar guztiak
gonbidatuta daudela eta guztien ideiak eta laguntza ondo etorriak izango direla gaineratu dute.