Karparen babespean ospatu dituzte munitibartarrek San Bizente jaiak
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Gaur [urtarrilak 20] goizetik hasi dira martxan berriz ere Munitibarren. Herriko txikienek frontoian jarritako puzgarrietan eta beste jokoetan jolasteko aukera eduki dute. Nagusiek, ostera, Boga garagardoaren dastaketan parte hartu ahal izan dute; 20 bat lagun batu dira. Lehenengo Boga garagardoaren egileak aurkeztu dituzte, ondoren garagardoa egiteko lehengaiak ezagutu eta usaindu dituzte eta amaitzeko garagardoa bera dastatzeko aukera eduki dute. Arratsaldean, ohi bezala, karta jokoan aritzeko batu dira; mus txapelketa jokatu dute hain zuzen. Gernikako bikotea izan da nagusi. Egunari amaiera emateko musikak hartuko du karpa. The Riff Truckers talde eatarrak rock&roll doinuekin asebeteko du jendea eta Eskupitajo taldeak punk doinuekin. Gauari amaiera emateko Elvis Cano Djaren emanaldia egongo da.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Jaia ez da amaitzen. San Bizente jaiak ez dira gaurkoarekin amaituko. Bihar, igandea, 16:30etik aurrera pilota jaialdia egongo da frontoian eta astelehenean berriz, pintxoak jateko aukera egongo da mezaren ostean.