Ondarroako Udalaren eta herriko ikastetxeen laguntzagaz eta
Euskal Herriko karabanaren bitartez Tindufeko (Algeria) kanpamentuan dauden
saharar errefuxiatuei laguntzeko batuko dute janaria, urtarrilaren 22tik 28ra, astelehenetik domekara.
Hainbat elikagai eramatea lehenestu dute Yaalah elkartekoek.
Bilketa bi egingo dituzte, ikasleentzako eta gainontzeko herritarrentzako.
Ikasleek euren ikastetxeetan jarriko diren lekuetan utzi beharko dute janaria, baina hauen kasuan astelehenetik barikura bitartean, hau da, urtarrilaren 26raino.
Gainontzeko herritarrek barikuan, zapatuan eta domekan erakusketa aretoan laga ahal izango dute janaria. Horretarako ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da. Janaria batzeaz gain,
argazki erakusketa bat ipiniko dutela esan dute elkarteko kideek.
Yaalah elkarteak
dei berezia egin die herritarrei janari bilketan parte hartzeko eta ahal izanez gero
arroza, sardina eta atun kontserbak, patatak, azukreak, lekaleak eta konpresak eramateko.