Bihar astebete ekarri zuten Arrasatera 48 orduko lekualdatze bat eta gero, eta etxekoei zehaztu zietenez Iparragirrek ezin zuen zazpi egunetan bisitarik eduki. Baina Iparra Galdu Baik plataformak zehaztu duenez,
Aita Menniko arduradunek Iparragirreren ama
Angelita Burgoari esan diote domeka goizean edukiko duela bere semea ikusteko aukera.
Familiak ez daki Ibon nola aurkituko duen, eta aitortu dute «Ibonen egoera dela eta buruan mamu asko dituztela». Bisita horretan zehaztuko du Ibonek aste honetan zer nolako baldintzetan egon den Aita Mennin.
Elkarretaratzeak. Iparra Galdu Baik plataformak elkarretaratzea deitu du domeka eguerdirako
Ondarroan. 13:00ean elkartuko dira Itsasaurre plazan Ibon Iparragirre etxera ekartzea eskatzeko. Bestalde, Iparragireren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur
Durangoko Ezkurdin 12:30ean eta
Legazpiko udaletxe parean 20:00etan.
Arrasateko Aita Menni ospitalean dago Iparragirre rtarrilaren 19tik.
HONEKIN LOTUTA: