11.180 kilo hondakin organiko batu dituzte Lekeition bostgarren edukiontziaren bidez

Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, abenduko datuen arabera, Lekeition 11.180kg hondakin batu dira orain arte. 2.182 edukiontzi banatu dituzte, orain arte etxebizitzetan, eta oraindik beste 1.230 dituztela banatzeko azaldu dute. “Garrantzitsua da aipatzea, abenduko azken astera arte ez zirela eskatutako edukiontzi guztiak banatu. Hortaz, urtarrilean batuko den hondakin kopuruak gora egin du zeharo”, zehaztu dute.

Etxebizitzez gain, ikastetxe, egoitza janari denda, taberna eta jatetxeak bezalako hondakin sortzaile handiak zerbitzura gehitzen direnean, batutako hondakin organikoen kopuruak gora egitea espero du udalak. Aurreratu dutenez, horiek guztiak hurrengo asteetan hasiko dira bostgarren edukiontzia erabiltzen.

Txipdun edukiontzi bat

Bestalde, uda heltzerako, edukiontzietan txipak jarriko dituzte, leku bakoitzean batzen den hondakin kopurua zuzenean ezagutzeko.

Udalak gogora ekarri duenez, bostgarren edukiontzia erabili nahi dutenek, udaletxean jasoko dute informazio guztia.

Herriak gehituz. Lea-Artibain ia 50 tona organiko batu dira dagoeneko. Edukiontzi marroien erabilera 2017ko abenduaren erdialdean hasi zen hedatzen eta jada Lekeitio, Ondarroa eta Berrituan martxan dago zerbitzua. Etxebarria eta Markina-Xemein ere proiektuan sartzen hasi dira urtarrilean, eta beraz, kopuruak gora egitea espero dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend