Ondarroa Arraun Elkartea hirugarrena izan da Hondarribiko XVIII. Traineru Jaitsieran

Zapatu arratsaldean jokatu zen denboraldi-aurreko jaitsiera, eta Lea-Artibaiko taldeei prestakuntza lanetan jarraitzeko balio izan zien. Etxeko traineruak irabazi zuen estropada, eta beraiengandik 22 segundo pasatxora ailegatu zen Ondarroa; 20 minutu eta 5 segundo behar izan zituzten. Tartean bakarrik KAE ligara igo berri den Donostiarra sartu zen. Isuntza seigarren sailkatua izan zen, 20.22 minutuko denboragaz. TKE ligako San Juan ontziari aurrea hartzea lortu zuten lekeitiarrek, eta San Pedroko traineruarengandik ere bost segundo eskasera geratu zen. Mutil seniorren mailako azken sailkatua Isuntza B izan zen; 22 minutu eta 21 segundo behar izan zituzten estropada burutzeko.

Antiguako Ama trainerua Hondarribiko traineru jaitsieran. Argazkia: Ondarroa AE

Antiguako Ama trainerua, Hondarribiko traineru jaitsieran. Argazkia: Ondarroa AE

Lea-Artibai trainerua ere azken sailkatua izan zen. Bost traineru aritu ziren emakumezkoen estropadan, eta eskualdeko traineruak 19 minutu eta 25 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko, San Juango Batelerak lehen sailkatuak baino 2 minutu eta 14 segundo gehiago.

Batelak. Bizkaiko Batel Ligako lehen jardunaldia ere jokatu zen zapatuan, Sestaon. Bizkaiko Arraun Federazioak antolatuta, eta “herrialdean arrauna sustatzeko eta bultzatzeko asmoagaz jarraituz”, 100 batel egon ziren hamar maila desberdinetan banaturik. Lea-Artibaitik Ondarroa Arraun Elkarteko eta Isuntzako gaztetxoak egon ziren.

Ondarroako bi batel Sestaoko uretan. Argazkia: Ondarroa AE

Ondarroako bi batel, Sestaoko uretan. Argazkia: Ondarroa AE

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend