Laguntza ekonomikoa zein
orientazio eta aholkularitza zerbitzua ere sartzen dira laguntza programaren barruan.
Lea-Artibaiko
12 ekintzaile diruz laguntzeko 16.000 euro bideratuko dituzte. Hain zuzen, seina ekintzailek parte hartu ahal izango dute bakoitzean.
Enpresa ideia garatzeko
1.000 euroko laguntza jasoko du ekintzaile bakoitzak. Baina, 30 urtetik beherakoei eta emakumeei %15 handituko zaie (gehienezko laguntza 1.300 eurokoa izango da).
Enpresa jarduera berriak martxan jartzeko, ostera,
1.500 euroko diru laguntza jasoko du ekintzaile bakoitzak. Kasu honetan ere emakumeek eta 30 urtetik beherakoek %15 gehiagoko jasoko dute (gehienezko laguntza 1.950 eurokoa izango da).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskaintzen duen programa baten barruan dago ekimena, eta
Leartibai Garapen Agentziak erakunde laguntzaile moduan dihardu.
Izena eman. Enpresa ideia bat garatu edota enpresa jarduera berri bat martxan ipini gura duten eskualdeko bizilagunek otsailaren 19a arte dute izena emateko epea. Horretarako Leartibai Garapen Agentziaren Markina-Xemeingo bulegora deitu (94-616 90 88) edo helbide honetara posta elektroniko bat bidali beha dute:
nurrutibeaskoa@leartibai.com.
Eurekin harremanetan jarrita, besteren artean, aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den azalduko diete interesa dutenei, bai eta dituzten zalantzak argitu ere.
Enpresa edo negozio ideia garatzeko laguntza
otsailaren 26an hasiko dira eskaintzen, eta hiru hilabetez luzatuko da. Garapen agentziak ideiak lantzeko duen metodologiaren baitan landuko dute programa.
Enpresa jarduera berriak martxan jartzeko laguntza ere otsailaren 26tik aurrera eskainiko dute. Hiru hilabetez landuko dute, eta ondoren beste hiru hilabete izango dituzte enpresa berriaren sorrerarako. Garapen agentziak jarduera berriak martxan jartzeko garatuta daukan metodologiaren barruan landuko dute programa.
Negozio ideia garatzeko programan taldekako saioak egingo dituzte eta gero bakoitzak berea landuko du. Hala, besteren artean,
ideiak hobeto definitzen, eta ideia horiei forma ematen lagunduko diete.
Enpresa jarduera berriak abian jartzeko aholkutzari dagokionez, banakako tutoretzat izango dira, eta besteak beste, enpresen
bideragarritasun plana egin, eta enpresa sortzeko pausoak zehaztuko dituzte.
BALDINTZAK:
- ENPRESA IDEIA GARATZEKO LAGUNTZA:
-EAEn erroldatuta egotea eta bizitzea.
-Langabetua izatea eta Lanbiden enplegu eskatzaile moduan izena emanda egotea.
-Programarako erabateko ardura.
-Aurretik autonomotan alta eman barik egotea.
-Ideia bat izatea.
-Aurreko deialdietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzetako bakar batean onuradun ez izatea.
- ENPRESA JARDUERA BERRIA ABIAN JARTZEKO
-EAEn erroldatuta egotea eta bizitzea.
-Langabetua izatea eta Lanbiden enplegu eskatzaile moduan izena emanda egotea.
-Programarako erabateko ardura.
-Negozioa sortzeko ideia landu bat izatea.
-Enpresaren sorrera helbidea EAEn izatea.
-Aurreko deialdietan jarduera berri bat martxan jartzeko asmoz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzetako bakar batean onuradun ez izatea.