Artibai ibaiko puntu beltzak konpontzeko eskatu du Lea-Artibaiko Eguzkik

Esan dute Ondarroako ur araztegia zabaldu zutenean herriko ur zikin gehienak bertara bideratu zituztela, “teorian isurbide guztiak”, baina hala eta guztiz ere, gainerako ur zikinak Artibai ibaira isurtzen dituztela oraindik.

Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologistak salatu duenez isurketak egiten diren hainbat puntu aurkitu dituzte Ondarroan: Kamiñazpin, Kamiñazpirako paseoan, Zaharren Egoitza aurrean, Kakalekuan…

Arazoari irtenbidea aurkitzeko asmoagaz, Eguzkiko kideak hainbat erakunderekin batzarrak egiten ari dira. Datorren astean, esaterako, Ondarroako Udalagaz eta URA agentziagaz (Uraren Euskal Agentzia) batuko dira.

Isurketak Kamiñazpira joateko pasealekuan. Argazkia: Eguzki

Isurketak Kamiñazpira joateko pasealekuan. Argazkia: Eguzki

 

Isurketak Zubi Zaharraren eta Zubi Barriaren artean. Argazkia: Eguzki

Isurketak Zubi Zaharraren eta Zubi Barriaren artean. Argazkia: Eguzki

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend