Landare zaleen topaleku bihurtu da Markina-Xemeingo Plazabarripea

XVI. Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresneria Azoka ospatu da gaur [otsailak 10], 10:ooetatik 14:00ak bitarte. 12:00ak aldera nahikoa jende zebilen azoka eremuan, landare, zuhaixka eta tresna artean. Dena dela, euriak baldintzatu egin du azokaren joan-etorria, eta iaz baino jende gutxiago ibili da: “Eguraldi txarrak asko baldintzatzen ditu halako azokak. Euriagaz jende gutxiago animatzen da, eta, gainera, dagoen lokatzagaz, badago orain landatu nahi ez duenik”, zioten saltzaileek. Halere, ibili den jendea erostera joan dela esan dute.

Markina-Xemeingo Udalaren eta Lea-Artibai Landa Garapen Alkartearen ekimenez, landareen 11 mintegi eta baserri lanabesen saltzaile bat bildu dira azoka eremuan. Aurten ere, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak izan dira mintegiak, Murueta, Balmaseda, Bakio, Iurreta, Zaldibar, Igorre, Usurbil, Gatika eta Zarauzkoak, hain zuzen ere. Baserri tresnak, berriz, Lezamakoak izan dira.

Landare, Zuhaitz eta Baserri Tresneria Azoka Markina-Xemeinen 2018

Zuhaitz mintegi bat

Jan-edana ere bai. Barrua gozatu eta gozotzeko produkturik ere ez da falta izan. Aterpearen babesean aurkitu ahal izan dira ardi gazta, ogi eta gozo, sagardo eta txakoli, Gernikako indaba, Errioxar jatorri izendapeneko ardo edota marmelada ekoizleak. Salmentak polito joan dira, eta asko eta asko izan dira etxera esku hutsik joan ez direnak.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend