Gipuzkoako txapelketa, Udaberri txapelketa eta Euskal Ligako jardunaldietan egon dira Mutrikuko taldearen ordezkariak.
Gipuzkoako txapelketan lau partidu jokatu zituzten eta lauretan lortu zuten garaipena.
Unaxek eta Haritzek 24-30 irabazi zieten Hondarribiko bikoteari eta
Unai eta Oinatzek, ostera, 7-25 menderatu zuten Hondarribiko beste bikotea.
Aiertek eta Aimarrek ere emaitza bera lortu zuten Gaztelekuren aurka. Bi partidu horietan aukera gutxi eman zieten mutrikuarrek aurkariei.
Ametsek eta Manexek Beotibarren aurka jokatutako partida ere nagusitasunez irabazi zuten, 10-30.
Unax eta Haritz Hondarribiaren aurkako neurketan. Argazkia: Danok Bat
Udaberri txapelketan estuagoak izan ziren partidak. Lehenengoan,
Unai eta Oierrek 35-23 irabazi zioten Markel eta Erlantzi. Beste neurketan, aldiz,
Alain eta Markelek 35-26 hartu zuten mendean Donostiako bikotea.
Euskal Ligako partidetan,
mutrikuarren eta berriatuarren arteko partida izan zen bereziena. Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan 35-33 irabazi zuten berriatuarrek mutrikuarren aurka. Azken ordura arte emozioa izan zen nagusi frontoian eta bertaratutakoek partida bizi bezain gogorra ikusi ahal izan zuten. Mutrikuarrek jokatutako Euskal Ligako beste partidan 35-27 hartu zuten mendean
Zuhaitzek eta Aratzek Zumaiako bikotea.
Mutrikuarrak urdinez eta berriatuarrak zuriz, Unin jokatutako partidan. Argazkia: Danok Bat