Zapatu arratsaldean Zaldupen jokatu zen Ohorezko Mailako Aurrera eta Galdakaoren arteko neurketaren atsedenaldian
omendu zuten Martinez. Aurrerako zuzendaritzako kideek
oroigarria, kamiseta eta ohorezko bazkidearen izendapena eman zioten Athletic Clubeko jokalari ondarrutarrari.
Martinezek berak ere egin zion oparia Aurrerari, eta beste jokalari ondarrutar batzuek egin bezala,
bere kamiseta oparitu zion. Taldekide eta herrikide den
Kepa Arrizabalagaren kamiseta ere ekarri zuen Zaldupera.
Ezkerretik eskumara: Iñigo Irizar (batzordekidea), Eladino Gonzalez (Aurrerako presidentea), Iñigo Martinez eta Jon Retolaza (batzordekidea). Argazkia: Aurrera KE
Martinez
kadete mailan joan zen Aurreratik Realera eta orain, Athleticek fitxatu duenean,
600.000 euroko ekarpena egingo dio Aurrerari Realak, Iñigo fitxatu zuten garaian sinatutako kontratuan ezarri zuten bezala. Klausula hark esaten zuen Martinezek beste talde batean fitxatu ezkero
Aurrerak fitxaketaren balioaren %10a jasotzeko eskubidea zuela, beti ere kopuru horren gehiengoa 600.000 eurotik igaro gabe.
Zuzendaritza batzordeko kideen esanetan, diru hori “
Zaldupen hain beharrezkoak diren instalakuntza berriak egiteko” erabiliko dute. Dagoeneko batzartu dira udal ordezkariekin proiektua nola gauzatu bien artean erabakitzeko. Argi laga nahi izan dute diru hori erabilita
ez dutela fitxaketarik egingo.
HONEKIN LOTUTA: