Kalejirarik gabe baina dantzan ospatu dute Ondarroan inauterietako martitzena

Erabakia hartzeko azken unera arte egon diren arren hiru ikastetxeetako ordezkariek eta udaleko kideek 11:30erako minutu gutxiren faltan erabaki dute ikasleek egin beharreko kalejira bertan behera lagatzea. Lantzoi jauna ere prest zegoen Kamiñazpin hainbeste esperotako kalejira hasteko prest, baina ezinezkoa izan da. Arrazoia, beste urte betez ere, euria. Dagoeneko lau dira inauterietako kalejira osorik egin gabe igaro diren urteak. Batzuetan euria hasieratik zegoelako, eta bestean kalejira erdian zaparrada hasi zelako azken urteetan ezin izan dute burutu neguko jairik koloretsuena.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]

Baina hala eta guztiz ere ikasle, irakasle eta gurasoak ez dira kikildu eta bakoitzak bere ikastetxean egin dute jaia. Kalejirarik ez egitea erabaki orduko Zaldupe eskolako eta Txomin Agirre eta Zubi Zahar ikastoletako jolastokietan egin du eztanda musikak: eguraldi txarrari aurpegi ona ipini eta dantzan aritu dira denak.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]

Baina eguraldi txarragaz ez da etengo festa. Arratsaldean play-back lehiaketa egongo da, eta baita Kresalaren dantza saioa ere, Miel Otxinegaz batera. Festa 20:00etan hasiko da amaitzen. Orduan aterako dute Artelaneko kideek Akula eta danbor hotsen laguntzagaz agurra eman eta gero uretara botako dute Zubi Zaharretik, datorren urtera arte aratusteei agur esanez.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend