165 ibiltarik egin dute Demikuko martxa

Eguraldi txarra egin zuen arren, 165 lagunek parte hartu zuten domekan egin zen XI. Demikuko Mendi Martxan; 35ek ibilbide laburra egin zuten, gainontzekoek, ostera, luzea. Urtero errepikatzen dutenak asko direla esan dute antolatzaileek, eta mendizaleek erakusten duten gogoa eta kemena eskertu gura izan dute. Izan ere, aurrera jarraitzeko asko animatzen dituztela diote.
Ez dago iruzkinik

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend