Googaz Lekeitioko gazteen sormena astintzera dator

Bizkaiko gazteria motibatzea helburu duen Googaz mugimendua ailegatuko da Lekeitiora zapatuan [otsailak 17]. Googaz gazteek gazteentzako sorturiko mugimendua da, gazteak astindu eta eurengandik sortutako ideiak martxan jartzeko. Txapelketa formatuan dago antolatuta, eta hala, gazteek, taldeak osatu eta herrian ikusten dituzten beharrizan edo arazoak identifikatu, aztertu eta irtenbide bat ematen saiatzeko ideiak garatuko dituzte.

googaz lekeitio

Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz antolatuko den ekimena 16 eta 28 urteko gazteei zuzenduta dago, eta Lekeitioko gazte guztiak parte hartzera animatu dituzte. Hitzordua 10:00etan jarri dute Barandiaran aretoan, eta 3 eta 5 pertsonako taldeetan parte hartu ahalko da.

Amaieran ideiak epaimahai baten aurrean aurkeztu eta arazoei irtenbide egokiena bilatzen dien taldeak 1.000 euro irabaziko ditu ideia hori abian ipintzeko. Horrez gain, jaialdi baterako sarrerak ere lortuko dituzte. Parte hartu ahal izateko izena Googaz boloen webgunean eman behar da.

Bizkaiko kopa. Azken fasea Bizkaiko Ekintzaileen Kopa izango da. Bertan herri bakoitzeko talde bat aurkeztuko da, aurretik herrietan egindako boloetatik sortutakoa. Bizkaia mailako erronkak aurkeztuko dira bertan, eta talde guztiak erronka hoiei irtenbide onena ematen saiatuko dira. Bizkai mailako lehia martxoaren 10ean egingo da Bilbon.

Lekeitiogaz gain, Bizkaiko beste sei udalerrik parte hartu dute Googaz Boloetan: Bermeok, Gernika-Lumok, Ermuak, Sopelak, Bilbok eta Barakaldok.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend