Hotzari aurre egiteko aukera beroa

Eguraldi kaskarra izan bazen ere, hotzari aurre egiten jakin zuten domekan Foruan, Ereñon eta Ajangizen. Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, txitxiburduntzia egiteko elkartu ziren han eta hemengo herritarrak. Suaren berotasunean txorizoa eta bestelako txerrikiak erreta, sabelak bapo betetzeko aukera aprobetxatu zuten, berotasuna lagun zutela. Ajangizen Mendieta auzoko elizpean egin zuten argazkian eta Ereñon, aldiz, Akordako Garbitokin. Forutarrek, aldiz, Baldatika auzoan izan zuten hitzordua.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend