Torturaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Munitibarren

Martitzenean [otsailak 13] Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zela eta, barikuan (otsailak 16) torturaren inguruko hitzaldia egongo da Munitibarren. Minak luze dirau! izenburupean, Julene Zuazua piskologoa eta 1997an Guardia Zibilaren torturak jasan zituela salatu zuen Nerea Olaziregi izango dira hizlariak. Hitzaldia 19:00etan izango da, udal aretoan. Antolatzaileek herritarrak hitzaldian parte hartzera gonbidatu dituzte.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend