Txikiek ere Uhagoneko bazkide izan ahalko dute

Txikienek ere Uhagon kulturguneko bazkide izateko aukera edukiko dute hemendik aurrera. Markina-Xemeingo kulturguneak bazkidetza mota berezi bat prestatu du txikienei begira: Bazkide Txiki. Hala, 13 urtetik beherakoak ere herriko kulturgunearen laguntzaileak izan ahalko dira.

Urte hasieragaz batera, urtero legez bazkide egiteko aukera gogora ekartzen du Uhagonek. Urte osoan egin daiteke bazkide, baina otsailaren 28ra orduko bazkidetza egiten dutenek zozketa batean parte hartu eta urteko kuota doan izateko aukera edukiko dute.

UHAGON_KULTURGUNEA

Bazkide izateak oro har, abantailak ditu: deskontuak ikuskizunen sarreretan eta ikastaroetan, informazioa jasotzeko lehentasuna eta zozketetan parte hartzeko aukera. Bazkide egiteko hiru bide daude: Uhagon kulturgunera deitu, kulturgunea@uhagon.com helbide elektronikora idatzi edo web orriko fitxa bete daiteke.

Uhagon kulturguneak 300 bazkide ditu gaur egun, eta horien ekarpena oso garrantzitsua dela azpimarratu dute kulturgunearen funtzionamendurako.

Urte osoan. Urte osoko zazpi ikastaro ditu martxan kulturguneak: Saloi dantzak, Luzaketak, Taichi, Josteko oinarrizko ikastaroa, Patchwork, Ballet eta Dantza modernoa. Eta urte osoan egoten dela esan dute, ikastaro horietan izena emoteko aukera.

Horiez gain, zirko tailerra, umeentzako josteko tailerra eta antzerki ikastaroa ematen dituzte hilean behin. Otsailaren 25ean hasiko da antzerki ikastaroa.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend