Eliz Ateako obrek aldaketak eragingo dituzte zirkulazioan
LEKEITIO // Eliz Ateako Gasolindegi zaharreko obrek aldaketak eragingo dituzte zirkulazioan. Astelehenetik aurrera, Abaroa kaleko zirkulazioa norabide bakarrekoa izango da. Beraz, Eskolapetik Eliz Atea, Santa Elena edo Mendexara joan behar direnak Txat...
LEKEITIO // Eliz Ateako Gasolindegi zaharreko obrek aldaketak eragingo dituzte zirkulazioan. Astelehenetik aurrera, Abaroa kaleko zirkulazioa norabide bakarrekoa izango da. Beraz, Eskolapetik Eliz Atea, Santa Elena edo Mendexara joan behar direnak Txatxo Kaiatik abiatu beharko dira. Kontrako norabidea, berriz, Mendexatik Lekeitiora doana, betiko moduan erabiltzean jarraitu ahalko dela aurreratu du udalak. Aldaketak, gutxienez, astebete iraungo du.