Itziarko Etxeberrik irabazi du Ispasterko 23. Kintxopeko Zaldi-Mando Proben Sariketa, Munitibarko Motrolloren zaldia sailkatu da bigarren, eta Bemeoko Aurrekoetxea Anaien zaldia hirugarren. Otsailaren 9tik 11ra jokatu dute kintxopeko dema. Lehen egunea...
Itziarko Etxeberrik irabazi du Ispasterko 23. Kintxopeko Zaldi-Mando Proben Sariketa, Munitibarko Motrolloren zaldia sailkatu da bigarren, eta Bemeoko Aurrekoetxea Anaien zaldia hirugarren. Otsailaren 9tik 11ra jokatu dute kintxopeko dema. Lehen egunean Etxeberriren zaldiak jarri zuen marka, 75 untzagaz, eta Motrolloko zaldiak ia harrapatu zuen 73 untza eginda. Zapatuan Guriezoko Santamariaren zaldia saiatu zen marka gainditzen, baina 72 untzatan gelditu zen, eta domekako saioan, Aurrekoetxea Anaiak-en zaldiak Motrolloren marka berdintzea lortu zuen, baina Motrollokoak aurretik gelditu ziren sailkapenean eurek ezarri baitzuten marka lehen egunean.