Gaur hasita, Miruaitzen eta Unin jokatuko du Danok Bat elkarteak
Mutrikuko Danok Bat elkarteak Mutrikuko Miruaitz frontoian eta Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan jokatuko ditu asteburuko partidak.Mutrikuko taldeak zesta-puntako lau lehiaketatan parte hartuko du gaur hasita. Jokatzen lehenengoak Euskal Ligan lehiatu ...
Mutrikuko taldeak zesta-puntako lau lehiaketatan parte hartuko du gaur hasita. Jokatzen lehenengoak Euskal Ligan lehiatu behar diren Zuhaitz eta Aratz izango dira. 19:00etan hasiko da Miruaitzen Gernikaren aurka jokatu behar duten partida. Horien atzetik Zumaia eta Markina-Xemeinen artekoa jokatuko da. Hori amaituta, Udaberri Txapelketakoa jokatuko dute Aitor eta Aitorrek Ionen eta Xabierren aurka.
Zapatuan, 16:30ean hasita, Gipuzkoako Txapelketako bost partidu jokatuko dira Mutrikuko Miruaitzen: Ekhi-Oinatz/Hondarribi 1, Aiert-Aimar/Hondarribi 3, Unax-Haritz/Beotibar, EƱaut-Eneritz/ Hondarribi eta Amets-Manex/Zumaia 4. Baina partidu horrek baino lehenago, 16:00etan, Ekaitzek eta Mikelek Gasteizko bikotearen aurka jokatuko dute Euskal Ligan, Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatean.
Pala ere bai
Partidak domeka goizean amaituko dira, Mutrikuko Miruaitzen, 11:00etan. Udaberri Txapelketako hiru neurketa jokatuko dira. Lehenengo, Alain eta Markel Donostia Jai Alai 1en kontra ariko dira; ondoren, Markelek eta Erlantzek Donostia Jai Alai 2ren aurka jokatuko dute, eta, Manexek eta Unaxek Unai eta Oierren aurka jokatuko dute.
Zesta-puntakoak ez dira izango bakarrik asteburuan jokatuko diren partiduak. Gaur Miruaitzen jokatu beharreko puntisten neurketak amaitutakoan, Udaberri Txapelketako pala partidu bat ere jokatuko da. Danok Batek Pagazpe taldearen aurka neurtuko ditu indarrak.