Gernika RTk Euskal Ligako 2. jardunaldia lehiatuko du domekan, Zornotzan
Etxeko partidua izan arren, Urbietaren egoera txarraren ondorioz, Larrea zelaian jokatuko dute. Talde gernikarrak aurreko asteburuan Avia Eibarren kontra hasi zuen Euskal LigaGernika RTk Escor Gaztediren kontra jokatuko du domekan, 11:00etatik aurrera....
Etxeko partidua izan arren, Urbietaren egoera txarraren ondorioz, Larrea zelaian jokatuko dute. Talde gernikarrak aurreko asteburuan Avia Eibarren kontra hasi zuen Euskal Liga
Gernika RTk Escor Gaztediren kontra jokatuko du domekan, 11:00etatik aurrera. Berez Euskal Ligaren etxe lehenengo partidua da basurdeentzat, baina Urbieta Rugby Zelaiaren egoera «kaskarra» dela eta, Zornotzako Larrea zelaian jokatuko dute.Partidu gogorra aurreikusten dute basurdeek, aurkari indartsua baita Gaztedi, eta, gainera, zelai artifizialean izango da partidua, eta ez daude ohituta. Hala, jokalari asko min hartuta daude, eta hamabost jokalarigaz joango dira Zornotzara.
Aurreko asteburuan ekin zioten Euskal Ligari. Amaiur Torneoko sailkapenaren lehen laurek ligaxka berean jokatuko dute: Gernika RTk, La Unicak, Avia Eibarrek eta Escor Gaztedik. Talde bakoitzak bi partidu jokatuko ditu beste denen kontra. Ligaxkaren irabazlea Euskadiko txapelduna izango da, eta Iberdrola Ligara igotzeko lehian izango da. Bestalde, La Unica B, Marzola La Rioja, Durango Nissan Gaursa, Hernani, AVK Bera Bera Termas, Orkli Ordizia eta Universitario Bilbao taldeak buelta bakar batean elkarren kontra neurtuko dira.
Aurreko asteburuan Gernika RTk Eibar Aviaren kontrako partiduagaz hasi zuen Euskal Liga. Gernika-Lumoko taldeak 43-7 galdu zuen. Lukene Uriarte kapitainak esan duenez, irabazi ahal izan zuten, baina eibartarrek gernikarren hutsegiteak ondo aprobetxatzen jakin zuten.
«Gogotsu jarraitzen dugu. Ikastea, gozatzea eta aurpegia ematea da gure asmoa, eta Eibarren kontrako bueltako partidua irabaztea», azaldu du Gernika RTren kapitainak.