Gaur [otsailak 16] omendu dute Ondarroako Eguneko Zentroan Maritxu Egiguren Argoitia. Domekan 101 urte beteko ditu ondarrutarrak, eta horregatik merezitako aitortza eskaini nahi izan diete Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ondarroako Udalak. Besteren artean, bertan egon dira Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria, Igurco taldeko zuzendari operatiboa, Eguneko Zentroko zuzendaria, Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakari eta Ondarroako zinegotzia den Rakel Elu eta Ondarrarroako alkate Zunbeltz Bedialauneta. Eguneko Zentroko egoiliarrak ere ekitaldian egon dira.
Maritxu Egiguren, bere senideekin, alkatearekin eta Rakel Elu zinegotziarekin.
Erakundeek, lora sorta bana oparitu diote Egigureni, eta horrez gain Aldundiko ordezkariak litografia bat ere oparitu dio: “litografian harkaitz bat ikusi daiteke bere azpikoa babesten; familiaren babesa sinbolizatu nahi du lanak”. Ondoren, tarta bat ere jaso du Eguneko Zentroko langileen eskutik.
Baina ordezkari publikoek ez ezik. herritarrek ere parte hartu dute ekitaldian. Kantaize abesbatzeko kideekZorionak zuri abestia eskaini diote lehenengo, ondoren Jon Arrizabalaga herriko bertsolariak bertso bat bota dio eta amaitzeko Kantaizeko kideek Maritxu nora zoaz abestu diote, bere izenari men eginez.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.