Museoetako txartel bakarrak 2.000 abonatu ditu urtean
Txartel bakarragaz Gernika-Lumoko Bakearen Museoa eta Euskal Herria museoa bisita daitezke martitzenetik barikura arte urte osoan.Txartel bakar horrek bi kultur zentroetan sartzeko %50eko deskontua eskaintzen die bisitariei, eta urtean 2.000 pertsonek ...
Txartel bakar horrek bi kultur zentroetan sartzeko %50eko deskontua eskaintzen die bisitariei, eta urtean 2.000 pertsonek aprobetxatzen dutela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak. Deskontu hori izateak bi museoak 4,75 euroren truke bisitatzea ahalbidetzen du.
20.000 bisitari
2003. urtean turismo bulegoak martxan jarritako ekimena da txartel bakarrarena, eta, ordutik gaur egunera arte, 20.000 bisitarik erabili dute.
Abonatuen %83 Espainiako estatuko eta erbesteko bisitariak dira. Katalunia, Madril, Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batuko bisitariak, hain zuzen.
Txartel bakarrak hamabost eguneko balioa du, eta Turismo Bulegoan eskura daiteke.